Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 13 ikastaro prestatu ditu UEUk udazken honetarako

Dokumentuaren akzioak

13 ikastaro prestatu ditu UEUk udazken honetarako

2012/09/24 - Unibertsitatea.net
Udako ikastaroen 40. urteurrenaren oihartzuna oraindik desagertu ez denean, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) bere udazkeneko eskaintza prest du. Urria eta abendua bitartean 13 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren eta Iruñean, gaitegi zabalarekin. Dagoeneko izena ematea zabalik dago.