Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Erretzea debekatu eta 100 bihotzeko gutxiago hilean Erresuma Batuan

Dokumentuaren akzioak

Erretzea debekatu eta 100 bihotzeko gutxiago hilean Erresuma Batuan

2010/06/10 - Unibertsitatea.net

Erresuma Batuan leku publikoetan erretzearen debekuaren ondorioak biztanleriaren osasunean izan duen eragina aztertu nahi izan dute Bath-eko unibertsitateko ikerlariek.

Ikerketan 2002tik 2008ra bitartean ospitalera bihotzekoak jota joandako adin nagusikoen datuak aztertu dituzte. Debekua 2007ko uztailean jarri zuten indarrean.

Datuak British Medical Journal-en argitaratu dituzte eta zera ondorioztatu dute: 2007ko uztaila eta 2008ko uztaila bitartean beste urteetan baino 1.200 pertsona gutxiagok jo zutela ospitalera bihotzekoak emanda. Hain zuzen, 100 bihotzeko gutxiago eman zirela hilean bataz beste.