Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 10.000 sinadura euskara ikasteko diru-laguntzen alde

Dokumentuaren akzioak

10.000 sinadura euskara ikasteko diru-laguntzen alde

2012/06/07 - unibertsitatea.net
Euskaltegi desberdinetako ikasleak bildu ziren atzo Donostiako HABE egoitzaren aurrean euskara ikasteko kendu berri dituzten diru-laguntzen alde protesta egiteko.

10.000 izen, 10.000 sinadura bildu ondoren euskaltegi desberdinetako ikasleak bertaratu ziren atzo Donostiako HABE egoitzara. Helburua, Lakuak hartutako erabakiaren kontra agertzea zen. Erabakia, euskadi.net web orrian, argi agertzen da 2012 urtearen barruan ez da egongo diru-laguntza deialdirik, Eusko Legebiltzarrak onartutako aurrekontuetan ez baita horrelakorik jasotzen”. Nazio Batuen Agiriak ezartzen du hizkuntzak berez ondare bat direla eta, ondorioz, babestu beharrekoak. Aldi berean, Autonomia Estatutuak jasotzen du euskara ikastea euskaldunok dugun “eskubidea” dela. Hori da hain zuzen atzoko kontzentrazioan azpimarratu zutena. Era batera, Patxi Lopez Lehendakariak bere garaian aipatutako hitzak eta aitormena burura ekarri zuten: “Hezkuntza inbertitzea, aberastasunean inbertitzea da”. Pairatzen ari garen krisi garaian euskara eta bere ikasketaren alde apustu egitea berezkoa dela adierazi zuten atzo Donostian bildutako guztiek. Halaber, irakurritako gutunean gaineratu zuten Euskal Herrikoa eta herritarrena den hizkuntzaren ikasketan denbora, diru eta esfortzu handia inbertitu dutela eta diru-laguntza jasotzea bidezkoa dela.