Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 10 ikasletik 8 UPV/EHUn matrikulatu da azken ikasturtean

Dokumentuaren akzioak

10 ikasletik 8 UPV/EHUn matrikulatu da azken ikasturtean

2011/02/23 - Unibertsitatea.net
Eustatek EAEko unibertsitateetako hainbat daturen berri eman du: matrikulatu kopurua, ikasketa hautatuenak, hautaprobetako emaitzak...

Eustatek (Euskal Estatistiken Erakundea) 09/10 ikasturteko EAEko unibertsitateen alorreko hainbat datu argitaratu ditu otsailean. Hona hemen bertan aipatzen direnetako batzuk:


Unibertsitate publikoak matrikula gehien.

  • 10etik 8 unibertsitate publikoan matrikulatu dira.
  • Graduondokoetako matrikulen kasuan datuak parekatu egiten dira: % 55 publikoan eta % 45 pribatuan.

Bizkaian matrikula gehien.

  • EAEko matrikuletatik gehiengo Bizkaian egin da: % 56 Bizkaian, % 27 Gipuzkoan eta % 13 Araban.

Matrikula kopuruak behera.

  • 62.773 matrikula egin dira, aurreko ikasturtean baino %1 gutxiago.

Emakumeak eta gizonezkoak.

  • Matrikulatuen %55 emakumezkoa da.
  • Ikasketa teknikoetan matrikulatutakoen %70 gizonezkoak dira.

Ikasketa hautatuena: irakaslea.
  • Ikasketa hautatuenak dira: Irakaslea (5.579), Industria Ingeniaritza Teknikoa (4.941), Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (4.869), Enpresa Zientzietako Diplomatura (3.543), Industria Ingeniaritza (2.663), Zuzenbidea (2.454), Psikologia (2.184) eta Medikuntza (1.503).

Irakasle gizonezko gehiago.

  • 5.724 irakasle ari dira eta %60 gizonezkoa da.

Hautaproba gehiengoak gainditu du.

  • Ekaineko hautaproban 8.102 ikaslek parte hartu zuten eta % 98k gainditu zuen.
  • Uztaileko hautaproban 1.692 ikaslek parte hartu zuten eta %83ak gainditu zuen.