Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 10-12 ordu jarraian eserita lan egitearen kalteak nola gutxitu ikertzen dabiltza

Dokumentuaren akzioak

10-12 ordu jarraian eserita lan egitearen kalteak nola gutxitu ikertzen dabiltza

2013/07/01 - Unibertsitatea.net
Lehenengo fasean 246 boluntariok parte hartu dute eta 19 astetan 10.000 pauso eman behar izan dituzte egunero. Ikerketa lau unibertsitate gauzatzen ari dira: Vigoko Unibertsitatea, Vic-eko Unibertsitatea, Ramón Llull Unibertsitatea eta UPV/EHU.

10-12 ordu jarraian eserita lanean aritzeak zuzenean egiten dio kalte langileen osasunari eta batik bat arazo kardiobaskularrak, obesitatea eta hipertentsioa eragiten ditu.

Gero eta ohikoagoak dira era honetako jardunak eta honek osasunean eragiten duen kaltea gutxitzeko estrategia bila dabiltza Vigoko Unibertsitatea, Vic-eko Unibertsitatea, Ramón Llull Unibertsitatea eta UPV/EHU.

"Walk@Work Spain" izena jarri diote ekimenari eta dagoeneko lehenengo fasea gauzatu dute. Bertan, lau unibertsitateetako 246 langile boluntariok hartu dute parte eta beraien egitekoa 19 astetan zehar lanean aktibo mantentzea izan da.

Horretarako, podometro baten laguntzarekin, egunean gutxienez 10.000 pauso eman behar izan dituzte (ordura arteko bataz bestekoa 4.000 eta 5.000 pauso artekoa zen).

Emaitzak oso onak izan dira eta besteak beste produktibitatea areagotu da, lanean gusturago sentitu dira, zentimetro bat galdu dute gerribueltan eta lanean 20 minutu gutxiago eman dute eserita.

Honek guztiak arrisku kardiobaskularraren adierazleak nabarmen jeistea ekarri du eta ondorioz ikerlariek ikertzen jarraituko dute.

(Iturria: Universia)